Debagoiena
ETE Digitala

Debagoieneko enpresen eraldaketa digitalerako espezializatutako AHOLKULARITZA PROGRAMA

Bitarteko digitalekin kudeaketa modu berriak txertatu nahi duzu? Ekoizpen prozesua optimizatu, erabakiak errazago hartu, edo komunikazio eta salmenta kanal berriak ireki?

Zure eskura jarriko da DOAKO AHOLKULARITZA ESPEZIALIZATUA

4-5 hilabetetan enpresaren digitalizazio diagnostikoa, ERALDAKETA PLANA eta ekintzen IBILBIDE-ORRIA lortuko duzu

Eraldaketa digitalerako eremuak

Laguntza jaso dezaketen eraldaketa digitalaren eremu nagusiak hauek izango dira:

R

Negozio prozesuak

Arlo operatibo edo produktiboekin lotutako negozio-prozesuak automatizatzea, ekoizpenaren planifikazioa, OEE

R

Bezeroekin harremanak

 4.0 Marketinga, CRM,  integrazio bertikal-horizontala

R

Prozesu osagarriak

Hornitzaileen kudeaketa, ERP, kalitate kontrola, logistika, trazabilitatea

R

Business intelligence eta datuen analisia

Enpresaren datuak kudeatzea eta aprobetxatzea erabakiak hartzeko prozesua hobetzeko

R

Zibersegurtasuna

Langileen eta enpresaren gailuen arteko konexioetan segurtasuna bermatuko duten tresnak ezartzea

ETEak

Zeintzuk dira enpresa onuradunak?

Honako baldintza hauek betetzen dituzten enpresek eska dezakete zerbitzua:

  • ETE edo mikropyme izaera betetzea, eta gutxienez 3 langile izatea.
  • Egoitza fiskala eta zentro operatibo nagusia Debagoienean izatea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.

Eskabideak iritsi diren hurrenkeran (eskaera-data) aztertuko dira, eta onartzeko unean kreditu nahikoa egotearen baldintzapean geratzen da emakida.

Agenda 2025

2025.01.30 – Identifikatu zure enpresan digitalizatu ditzakezun prozesuak

Identifikatu zure enpresan digitalizatu ditzakezun prozesuak

Dinamika erraz baten bidez, zure enpresan digitalizatzeko potentziala duten prozesuak berrikusi, identifikatu eta ebaluatu ahal izango dituzu. Amaitzean, zure taldearekin partekatu ahal izango duzun ibilbide-orri bat jasoko duzu, zure erakundearen plan digitala diseinatzen hasteko.

  • Proposamenak/eskaintzak aurkeztea
  • Produktua edo zerbitzua entregatzea
  • Erabaki informatuak hartzea
  • Salmenta ostekoa eta fakturazioa

TAILERRA

  • Norentzat: Debagoieneko enpresak
  • Noiz: 2025/01/30
  • Tokia: Debagoieneko Mankomunitatea, (Arrasate)
  • Ordua: 9:30-11:30
  • Honek emana: Lotura.com (Estrategia digitalerako aholkularitza)

2024.03.01 – Prozesuak automatizatu IA-rekin

Prozesuak optimizatu eta emaitzak hobetu adimen artifizialarekin zereginak automatizatuz

  • Zeregin errepikakorren automatizazioa
  • Makineria/instalazioak modu automatizatuan piztea
  • Datu parametrizatuen erregistroa eta informazio teknikoaren bilaketa adimentsua
  • Laguntzaile birtualak, bezeroekin  harremanetarako eta langileei  asistentzia emateko

TAILER PRAKTIKOA

  • Norentzat:Ingeniaritza eta bulego teknikoak
  • Noiz: 2024/03/01
  • Tokia: Debagoieneko Mankomunitatea, (Arrasate)
  • Ordua: 9:30-12:30
  • Honek emana: SPRI (Inplantalariak

2024.02.23 – Gaitasun digital profesionalak

Zure lantaldearen konpetentzia digital profesionalak hobetzeko programaren inguruan gehiago jakin nahi duzu?

HITZALDI INFORMATIBOA

  • Data: 2024.02.23
  • Lekua: Debagoieneko Mankomunitatea; Nafarroa etorbidea 17, Arrasate
  • Ordua: 9:00-10:00etara

ETE-entzako 2025ko Deialdia

Debagoieneko Mankomunitateak dagozkion deialdiak argitaratuko ditu interesa duten ETEek programaren onuradun izan daitezen.

AGENTE DIGITALIZATZAILEAK

Nola izan agente digitalizatzaile bat?

“Debagoiena ETE digitala” programan agente digitalizatzaile bezala atxiki ahal izango dira pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta jarduteko gaitasun osoa badute, eta kaudimen teknikoa edo profesionala dutela frogatzen badute ondoko gutxienekoak betez:

  • Pertsona fisiko edo juridiko izatea.
  • Gutxienez hiru proiektu kudeatu eta gauzatu izana zerrendatutako soluzio digitalen kategoria batean, administrazio publikoarentzat, klusterrentzat, enpresentzat, enpresa- elkarteentzat eta/edo eskualdeko garapen-agentzientzat.
  • Enpresek zerga-betebeharrak eta gizarte segurantzarekikoak egunean izatea.

2025-ko Deialdia

AGENTE DIGITALIZATZAILEAK

Debagoieneko Mankomunitateak dagozkion deialdiak argitaratuko ditu interesa duten eragile digitalizatzaileentzat.

2025  Deialdia

Erregistrora atxikitzeko eskabideak aurkezteko epea zabalik egongo da eta indarrean egongo da programak iraun bitartean, 2025ko uztailaren 15era arte.