Debagoiena ETE Digitala
Debagoieneko enpresen eraldaketa digitalerako espezializatutako AHOLKULARITZA PROGRAMA
Gehiago jakin nahi dut!
Ohiko galderak
Atal honetan, programa eskatzeko, atxikitzeko eta kudeatzeko prozesuei buruzko zalantza guztiei erantzun nahi diegu.
FAQetara menuaren bidez sartu ahal izango zara, zure kontsultara gehien hurbiltzen den testuaren gainean sakatu eta gai horrekin lotutako edukira sartu ahal izango zara.
Gogoan izan etengabe lanean gabiltzela gure zerbitzuak hobetzen, ahalik eta enpresa gehienentzat argienak, errazenak eta eskuragarrienak eginez.
Beste edozein kontsulta baduzu, inprimaki honen bidez jakinarazi iezaguzu.
Zer zerbitzu jasotzen ditu ETE onuradunak?
Enpresa txiki eta ertain onuradunak aholkularitzaren fase bakoitzari dagozkion txostenak jasoko ditu: diagnostiko-txostena, eraldaketa-plana eta itxiera-txostena.
Arestian aipatutako aholkularitza-fase guztiak gauzatzeko, erakunde laguntzaileak 3 bisita presentzial inguru egingo ditu ETE onuradunaren instalazioetara, eta gainerako aholkularitza urruneko lanarekin osatuko du, 50 ordu inguruko banakako aholkularitzara iritsi arte.
Zerbitzuak barne hartzen du Eraldaketa Digitaleko Plana ezartzea?
Erabateko ezarpena ez dago sartuta. Identifikatutako ekintzak gauzatzeko, balizko finantzaketa-iturriak identifikatzeko aholkularitza eskainiko da.
Noiz hasten da aholkularitza eta zenbat irauten du?
Aholkularitza enpresa txiki eta ertain onuradunen interesarekin hasten da, eta, ondoren, Debagoieneko Garapen Agentziak baldintzak onartu eta aholkularitza esleitzen du.
Programak 5-6 hilabeteko iraupena izango du enpresa onuradun bakoitzarentzat, eta aholkularitzako 50 ordu, inguru.
Zein da laguntza honen modalitatea?
Laguntzen modalitatea gauzazko laguntzatzat hartuko da, hau da, eraldaketa digitala bultzatzeko aholkularitza pertsonalizatu bat jasotzea. Beraz, ez dira diruzko laguntzak, baina gauzazko laguntzaren zenbateko baliokidea 5.000euro ingurukoa da.
Nork finantzatzen du?
Laguntza hauek Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Toki Garapeneko Eskualdeko Agentzien arteko lankidetza-hitzarmenaren barruan daude.
Nork kudeatzen du?
Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentzia, hitzarmenari atxikia, arduratzen da Debagoiena ETEDigitala programa kudeatzeaz.
Nola eskatu zerbitzua?
Interesa duten enpresek web orrian eskatu behar dute zerbitzua, eskaera-formularioaren bidez. Eskabide-inprimakia eskatutako datu guztiekin bete beharko da, eta eskatutako dokumentuekin batera, hala adierazten bada.
Nola egiten da onarpen-prozedura?
Gauzazko laguntzak lehiarik gabeko konkurrentzia-erregimenean emango dira, eskabideak iritsi diren hurrenkeran (eskaera-data), betiere deialdian eskatutako eskakizunak eta baldintzak betetzen badira. Onartzeko unean kreditu nahikoa egotearen baldintzapean geratzen da emakida.n.
Zein erakunde digitalizatzailek ematen dute aholkularitza-zerbitzua?
Aholkularitza zerbitzua atxikimendu prozesu baten bidez zerrendatutako erakunde laguntzaileek emango diete (digitalizazio adituak, hezkuntza zentroak, start-up-ak …)
Hautatutako erakundeen zerrenda osoa eta deskribapena kontsulta ditzakezu web orrian…
Nola aukeratu lehentasunezko erakunde laguntzailea?
Formularioan bertan, enpresa eskatzaileak aholkularitza-zerbitzua ematea nahi duen erakunde laguntzailea hautatu ahal izango du.
Beharrezkoa izanez gero, eta justifikatutako arrazoiengatik, Debagoieneko Mankomunitateak enpresak berak aukeratutakoaz bestelako eragile digitalizatzaile bat esleitu ahal izango dio ETE onuradunari.
Nola justifikatzen da laguntza?
Diruz lagundutako jardueraren justifikazioa, gauzatu ondoren, erakunde digitalizatzaileak egingo du, eta laguntza justifikatzeko elementuak aurkezteaz arduratuko da.
Enpresa onuradunak emandako zerbitzuaren eta garatutako jardueren berariazko adostasuna eman beharko du, honako hauen bidez: Zerbitzu amaierako asetasun galdetegian.