Debagoiena ETE Digitala

Debagoieneko enpresen eraldaketa digitalerako espezializatutako AHOLKULARITZA PROGRAMA

9

Zein zerbitzu eman behar ditu eragile digitalizatzaileak?

Agente digitalizatzaileak

Nola izan eragile digitalizatzailea?

ETEen digitalizazioaren arloan aholkularitza espezializatuko zerbitzua eman nahi duten agente digitalizatzaileak programara atxiki ahal izango dira eskabide-inprimakia betez.

Zeintzuk dira aholkularitza emateko enpresa gisa atxikitzeko baldintzak?

“Debagoiena ETE digitala” programan agente digitalizatzaile bezala atxiki ahal izango dira pertsona fisiko edo juridikoak  ondoko gutxienekoak betez

  • Gutxienez 3 proiektu kudeatu eta gauzatu izana zerrendatutako soluzio digitalen kategoria batean
  • Enpresek zerga-betebeharrak eta gizarte segurantzarekikoak egunean izatea.

Zein zerbitzu eman beharko ditu?

Programa aholkularitza espezializatu eta indibidualizatua da, eta 50 ordu inguruko dedikazioa izango du. Eskualdeko ETE interesatuek jasoko duten zerbitzuak ondokoak izango dira:

  1. PROIEKTUEN IDENTIFIKAZIOA. ETEei laguntza teknikoa ematea proiektu zehatzak identifikatzeko diagnostikoaren ostean, ondoren abian jartzeko.
  1. PROIEKTUAK ZEHAZTEA ETA LEHENESTEA. Eraldaketa digitaleko proiektuak lehenetsiko dira, eta inbertsioak, kostuak, enpresa hornitzaile posibleak, laguntza-programak eta inbertsioaren itzulera-analisia zehaztuko dira.
  1. LEHEN URRATSAK. Lehenetsitako proiektu batean maila teknikoan lehen urratsetan laguntza ematea.

Aholkularitza-lanak 4-5 hilabeteko epean egingo dira, eta programa honetako zerbitzuak 2024ko uztailaren 15a baino lehen amaitu beharko dira.

Eraldaketa digitalerako eremuak

Laguntza jaso dezaketen eraldaketa digitalaren eremu nagusiak hauek izango dira:

R

Negozio prozesuak

Arlo operatibo edo produktiboekin lotutako negozio-prozesuak automatizatzea, ekoizpenaren planifikazioa, OEE

R

Bezeroekin harremanak

4.0 Marketinga, CRM,  integrazio bertikal-horizontala

R

Prozesu osagarriak

Hornitzaileen kudeaketa, ERP, kalitate kontrola, logistika, trazabilitatea

R

Business intelligence eta datuen analisia

Enpresaren datuak kudeatzea eta aprobetxatzea erabakiak hartzeko prozesua hobetzeko

R

Zibersegurtasuna

Langileen eta enpresaren gailuen arteko konexioetan segurtasuna bermatuko duten tresnak ezartzea

Programaren fase eta osagaiak

DOAKO AHOLKULARITZA PERTSONALIZATUA

ADITUEN ESKUTIK

T

1.FASEA : DIAGNOSTIKOA

Hasierako egoera digitalaren diagnostikoa egingo da, eta erakundearen eta negozioaren barne-azterketa egingo da. ETEak bere heldutasun digitalaren maila zein den jakitea lortuko du.

h

2.FASEA : ERALDAKETA PLANA

Planak jardueren definizioa, kuantifikazioa eta, bereziki, digitalizazio-aukeren lehenespena jasoko ditu, baita eraldaketa planera hobekien egokitzen diren irtenbide digital potentzialak ere.

0

3.FASEA : EKINTZA PLANA

Proiektu konkretuak zehaztuko dira, laguntza posibleak, hornitzaile teknologikoak eta finantzaketa-iturriak, besteak beste.

4.FASEA : LEHEN URRATSAK

Lehenetsitako proiektu batean ezarpenerako maila teknikoko lehen urratsak eman ahalko dira.

i

5.FASEA : JARRAIPENA

Prozesu osoan zehar, Debagoieneko Mankomunitatearen gainbegiratzea eta jarraipena izango du enpresak.

5 – 6 SAIO

( 4-5 HILABETE )

FORMAZIOA: Prestakuntza-programa bat diseinatuko da, enpresei balioa emango dieten edukietan arreta jarriz