Debagoiena ETE Digitala
Debagoieneko enpresen eraldaketa digitalerako espezializatutako AHOLKULARITZA PROGRAMA

Gehiago jakin nahi dut!
Ohiko galderak
Atal honetan, programa eskatzeko, atxikitzeko eta kudeatzeko prozesuei buruzko zalantza guztiei erantzun nahi diegu.
FAQetara menuaren bidez sartu ahal izango zara, zure kontsultara gehien hurbiltzen den testuaren gainean sakatu eta gai horrekin lotutako edukira sartu ahal izango zara.
Gogoan izan etengabe lanean gabiltzela gure zerbitzuak hobetzen, ahalik eta enpresa gehienentzat argienak, errazenak eta eskuragarrienak eginez.
Beste edozein kontsulta baduzu, inprimaki honen bidez jakinarazi iezaguzu.
Nola erregistra daiteke Debagoiena ETEDigitala programako agente digitalizatzaile bat?
Agente digitalizatzaile gisa atxikitzeko interesa duen enpresa eta autonomo atxikipen inprimakia bete behar du. Hemen inprimakia >>
Gutxieneko baldintza
Pertsona fisikoa edo juridikoa izatea. Gaitasun teknikoa edo profesionala egiaztatzea, honako gutxieneko hauekin:
Gutxienez hiru proiektu kudeatu eta gauzatu izana zerrendatutako soluzio digitalen kategoriA baten administrazio publiko, klusterrak, enpresak, enpresa-elkarteak eta/edo agentziak garapeneko eskualdeetan.
Zerbitzuen balio zenbatetsia eta ordainsaria
Agente digitalizatzaileek emandako zerbitzuengatiko gehieneko ordainketa proiektu bakoitzeko (diagnostikoa+ ekintza plana) bost mila (5.000) euro (BEZik gabe). Kopuru hori handitu daiteke beste bi mila eta bostehun (2.500) eurotan inplantazioaren lehen urratsak ematen badira. Prezioan edozein kontzeptu, garraio-kostu eta beste edozein gastu sartuko da, zerbitzua ematearekin zerikusia duena. Proiektuan aholkularitza edo/eta ingeniaritzako lanak sartzen dira, ez dira onartuko Hardwarea eta Softwarea erosketa inbertsioak.
Nola kobratzen dute agente digitalizatzaileek?
Enpresa digitalizatzaileek % 50 kobratuko dute diagnosia egin ondoren. Gainerako % 50a, zerbitzua amaitzean eta enpresaren eta Mankomunitateko teknikarien oniritzia jaso ondoren.
Nork ordaintzen dio digitalizatzaileari?
Faktura modu elektronikoan jaulki ondoren, Debagoieneko Mankomunitateak digitalizatzailearen kontuan ordainduko du zenbatekoa.
Ordaintzeko modua:
Agente digitalizatzaileak faktura elektronikoa aurkeztu beharko du, banku-transferentzia bidez ordainduko duen Debagoieneko Mankomunitateak xedatutakoaren arabera. Ez da ordainduko oinarri hauen xedetik kanpo egindako lanik edo zerbitzurik, salbu eta Mankomunitateak berariaz eta idatziz eskatzen duenean.
Nola justifikatzen da laguntza?
Diruz lagundutako jardueraren justifikazioa, gauzatu ondoren, erakunde laguntzaileak egingo du, eta laguntza justifikatzeko elementuak aurkezteaz arduratuko da.
Konfidentzialtasuna
Debagoieneko Mankomunitateak eta agente digitalizatzaileak ezingo dute argitaratu ez eta zabaldu enpresak emandako informazioa enpresak berak uste badu informazio hori konfidentziala dela.
Bestalde, agente digitalizatzaileak errespetatuko du lanak egin bitartean jaso dezakeen informazioa.
Azpikontratazioa
Zerbitzu-prestazioak ezin izango dira azpikontratatu aldez aurreko Debagoieneko Mankomunitatearen berariazko eta idatzizko baimenik gabe.
Zein da proiektuak garatzeko epea?
Programa honetan sartutako zerbitzuak 2024ko uztailaren 15a baino lehen amaitu beharko dira.