Debagoiena ETE Digitala

Debagoieneko enpresen eraldaketa digitalerako espezializatutako AHOLKULARITZA PROGRAMA

 

9

Zer da Debagoiena ETE Digitala? Programak zertan datza?

ETE Digitala

DEBAGOIENA ETE DIGITALA  programaren helburua da enpresaren abiapuntuko egoera digitalaren diagnostiko eta azterketa sakona eskaintzea eta Eraldaketa Planean jasotako ekintzak garatu eta ezartzea.

Debagoiena ETE DIGITALA AHOLKULARITZA espezializatu eta pertsonalizatua eskaintzen duen PROGRAMA da, atxikimendua gauzatu duten esperientziadun agente digitalizatzaileek emana, 50 ordu inguruko dedikazioarekin.

Ondorioz, enpresa onuradunek  digitalizazio-aukera pertsonalizatuak definitu, kuantifikatu eta lehenetsiko ahal izango dute.

Eraldaketa digitalerako eremuak

Laguntza jaso dezaketen eraldaketa digitalaren eremu nagusiak hauek izango dira:

R

Negozio prozesuak

Arlo operatibo edo produktiboekin lotutako negozio-prozesuak automatizatzea, ekoizpenaren planifikazioa, OEEA

R

Bezeroekin harremanak

 4.0 Marketinga, CRM,  integrazio bertikal-horizontala

 

R

Prozesu osagarriak

Hornitzaileen kudeaketa, ERP, kalitate kontrola, logistika, trazabilitatea

R

Business intelligence eta datuen analisia

Enpresaren datuak kudeatzea eta aprobetxatzea erabakiak hartzeko prozesua hobetzeko

R

Zibersegurtasuna

Langileen eta enpresaren gailuen arteko konexioetan segurtasuna bermatuko duten tresnak ezartzea

Programaren fase eta osagaiak

DOAKO AHOLKULARITZA PERTSONALIZATUA

ADITUEN ESKUTIK

T

1.FASEA : DIAGNOSTIKOA

ETEaren hasierako egoera digitalaren diagnostikoa egingo da, eta erakundearen eta negozioaren barne-azterketa egingo da. ETEak bere heldutasun digitalaren maila zein den jakitea lortuko du.

h

2.FASEA : ERALDAKETA PLANA

Eraldaketa digitalerako plan bat egingo da.  Planak jardueren definizioa, kuantifikazioa eta, bereziki, digitalizazio-aukeren lehenespena jasoko ditu, baita eraldaketa planera hobekien egokitzen diren irtenbide digital potentzialak ere.

!

3.FASEA : EKINTZA PLANA

Transformazio digitaleko prozesuari ekiteko proiektu konkretuak zehaztuko dira, laguntza posibleak, hornitzaile teknologikoak eta finantzaketa-iturriak, besteak beste.

4.FASEA : LEHEN URRATSAK

Lehenetsitako proiektu batean ezarpenerako maila teknikoko lehen urratsak eman ahalko dira.

i

5.FASEA : JARRAIPENA

Prozesu osoan zehar, Debagoieneko Mankomunitatearen gainbegiratzea eta jarraipena izango du enpresak.

5 – 6 SAIO

( 4-5 HILABETE )

FORMAZIOA: Prestakuntza-programa bat diseinatuko da, enpresei balioa emango dieten edukietan arreta jarriz.